PORTFOLIOA




IKT IKASGAIAN KURTSOAN ZEHAR EGIN DUDANAREN LABURPENA

Ondorengo idatzian, IKT irakasgaian egin ditugun jarduera eta gaiei buruz hitz egingo da, laburpena bailitzan. Horretarako, klase bakoitzean egin duguna banaka-banaka azalduko dut; ez hori bakarrik, atal bakoitzean, egindako sarrerara eramaten gaituen lasterbidea jarriko dut, hauek lotzeko.

1.SAIOA , SARRERA: 


Lehenengo saioan, blog bat sortu genuen. Blog horretan gauza ezberdinak aztertu genituen, helburu nagusia honi buruzko gauza gehiago jakitea zelarik. 

Ondoren, geure lehenengo sarrera egin genuen, bertan  geure irakurle izango zirenei lehenengo ongietorria emanez.


2.SAIOA, TEKNOGRAFIA: 

Klase honetan geure haurtzarora salto egin genuen. Horretarako, txikitatik teknologiarekin izan genuen harremana aztertzeaz gain, bideo bat egin genuen. Bideo horretan, geure esperientzia kontatzen zen, hiru galdera nagusi erantzuten genituen bitartean:       

    
1.-GEURE ESPERIENTZIA ETA IBILBIDEA IKT-EKIN.

2.-ZER DAKIT GAUR EGUN IKT TEKNOLOGIEKIN EGITEN?

3.-MUNDU DIGITALEAN IRAKASLE KONPETENTE IZATEKO PREST IKUSTEN DUT NIRE BURUA?

4.-NORAINO DA BEHARREZKOA TRESNA TEKNOLOGIKOEN ERABILERA?

3.SAIOA, BIDEOAK:


Saio honetan, bi bideo ikusi genituen. Alde batetik “Whats on your mind? eta bestetik “Avoidance”. 


Lehenengo bideoak sare sozialei egin zion erreferentzia. Bertan, pertsona bakoitzaren bizitza erreala sare sozialetan nola manipulatzen den ikusten da, azken finean bizitza  zibernetikoa egiten dugularik. Ez hori bakarrik,sarritan, gezur asko esaten dira bertatik eta arriskutsua izan daiteke gaizki erabiltzen bada.

 Gainera, geure pribatutasunari uko egiten diogu. Pertsona bakoitza da bere ekintzen erantzule, geure bizitza digitala geuk kontrolatzen dugularik. Bigarren bideoan aldiz, ikusten da pertsona asko mundu birtualean bizi direla eta bizitza erreala azkenean pixkanaka-pixkanaka hondatzen doala. Horren ondorioak asko izan daitezke, familiarengandik edo bikotekiarengandik banantzea adibidez.

4.SAIOA, ONDORIOAK: 

Egindako lanak ikusita, hots, teknografiak, irakaslea ondorio batzuetara iritsi zen.  Alde batetik, aparatu teknologikoen arriskuez hitz egin genuen, non arestian aipatu dudan moduan, geure familia edo lagunekin harremana galtzeaz gain, pribatutasuna galtzen dugun.

Horrekin batera, ohikoena da haurrak tresna teknologikoak maneiatzea, nahiz eta biologikoa den zerbait ez izan. Ez hori bakarrik, bai alderdi fisikoak izan dezakeen galera eta baita generoarekin izan dezakeen lotura ikusi zen.

 5.SAIOA, TEORIKOA: 


Saio praktikoez gain, zenbait saio teoriko ere izan genituen, bakoitzean gai ezberdinei buruz hitz egin edota dokumental bat ikusten zelarik. Lehenengoa, "Big Bang data proiektua" izan zen. Proiektu hau,  politika, artea, parte-hartzea eta berrikuntzaren ingurua dira bertan ageri diren zenbait gai, hots, hauen inguruan dauden fenomenoetan murgiltzen den proiektua da. Geure bizitza ezin da ulertu egunero-egunero erabiltzen ditugun trena teknologikorik gabe: tablet-ean ibiltzea, mugikorreko GPS-a… aparatu guzti hauetan datuak sortzen ditugu etengabe, eta datu horiek interpretatu eta biltegiratu ahal izateko sektore ekonomiko eta sozialak ulertzea ezinbestekoa da, baita aldatzea ere.  Gainera,  zenbait erakusketaz gain, open datari buruzko tailerrak eta hitzaldi nahiz topaketa ezberdinak ere antolatu ziren.



Bigarrena berriz, "La promesa digital" dokumentala izan zen.Dokumental honetan, zibernetikaren iraultza eta errealitate alternatibo baten kritika egiten da, non hitzarmen horretan gertatutakoa eta geure munduan gertatzen hari dena erabat ezberdina den. Hori dela eta, dokumental honek espero zena eta lortu denaren alderaketa egiten du. 




Honekin batera, teknologiak at zeuden argazki batzuk hautatu, geure esperientziatik zetozenak, eta horien garrantzia azaldu behar izan genuen.  Lan hau taldeka egin genuen eta argazkiak eta musika erabiltzeaz gain, geure ahotsarekin grabatutako sekuentzia bat ere jarri genuen.

6.SAIOA, TEORIKOA:  

Saio honetan, Amando Pavia Amara Berri eskolatik etorri zitzaigun, bertako IKT-sistemaren xehetasun eta bitxikeriak kontatu zikigularik.  Hauek izan ziren landutako zenbait gauza:

-Batetik, txokoetan antolatzen dira eta haur bakoitzak bere egitekoa burutzen du egun bakoitzean, txoko bakoitzean. Txokoak aldagarriak dira, adibidez matematika ikasteko "biltegia" eta "denda" daude eta antolakuntzaren oinarriak nolabait finkatzeko"etxea" daukate. 

 -Testu libururik ez.

 -Lotura estua du IKT eta batezere hedabideekin. Irrati, telebista, prentsa eta txikweba dituzte. Hedabide hauek beraiekin dakartzate IKT ak eta hauek ikasleak kudeatzen dituzte egunberokotasun erregular bat mantenduz.

 -Egunerokotasuenean zentratzen dira, eta aurretik aipatu dudan bezala, lan guztiek zentzu eta helburu zehatz bat dute, beraz, ikasleek asko ikasten dute. 

 -Amara berri sistemak duen beste berezitasunekotako bat zikloka lan egitearena da. Gela berdinean daude L.H n lehenego eta bigarren mailak, hirugarren eta laugarren mailak eta baita bostgarren eta seigarren mailak ere. Honek, ikasleak beraien artean laguntzeko aukera ematen du, beti irakaslearen baitan egon ordez. 



7.SAIOA, TEORIKOA: 

Saio honetan berriz, Adunako eskolako IKT-ko arduraduna etorrize, Iñaki Pagola. Honek gutxi gorabehera azaldu ziguna, hau izan zen:


-Aduna herri txiki bat da, 400 biztanle inguru ditu. Eskolan guztira 68 ikasle daude eta 9-10 irakasle. 

Hau dela eta, mailak elkartu egiten dituzte adin ezberdineko umeak nahastuz. LHko 4,5 eta 6 mailak elkarten dituzte alde batetik, LH 2 eta 3 bestetik, eta LH 1 eta HHko ikasleak beste batetik. 

-Ez hori bakarrik bai Errobiko eta baita Adunako eskolek ere  plataforma bat dute elkarlanean haritzeko eta gauzak elkarbanatzeko. 

-Ziber bulling-a bezalako gaiak lantzen dira, errespetua eta beste zenbait balore sustatuz.
-Ez dute esku libururik erabiltzen (Amara Berrik bezala), eta dena proiektuen bidez garatzen dute.


-Eskolako maila digitala adierazteko, 3 maila ezberdin bereizten ditugu: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Kasu honetan, Adunako eskola maila altuenean dago, software libreak eta dohakoak erabiltzen baituzte eta arlo ezberdinak digitalki lantzen dituztelako. Honi heldutasun eredua deitu zaio.

-Ordenagailuko pribatutasunari garrantzia ematen diete, ikasle bakoitzak erabiltzaile bat eta gako bat dutelarik.

-Gainera, agenda digitala erabiltzen dute irakasleek eta hau dohakoa da. . Bertan, beraiek bete behar dituzten zenbait funtzio agertzen dira, ordutegia, saioen egunerokoa, hutsegiteak…ez hori bakarrik, egunerokotasun batean landutako konpetentziak, edukiak, ezarritako helburuak… azaltzen dira. 


8.SAIOA, KONPETENTZIA DIGITALA:  

Saio honetan galdera aske bat egin zitzaigun: zer da competente izatea? LH-ko irakaslebezala, ze formakuntza teknologiko behar dugu?

Boris Mir-ek ematen duen konpetentzia digitalaren definizioa zera da: "Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa da, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitalean eta tresna digitalekin, helburuetara eraginkortasunez heltzeko".

Bigarren galderari dagokionez, nire aburuz, irakasleak garatzen dituen konpetentziak ikasleari transmititzen saiatu behar gara. Horrela konpetenteak izaten ikasiko dugu, hein batean "teknologiaren aro" honetara egokitzen jakin behar dugulako. Hala ere, pertsona bat konpentente izateko denbora behar da. Konpetentziak pixkanaka-pixkanaka garatzen doaz eta konpetentziak garatzen diren bezala, geure jakintza ere zabaltzen joango gara. 

 Gainera, nik neuk nire eguneroko bizitzan konpetentzia digitalak dituen azpiatalak ez ditut guztiz betetzen, hau da, ez naiz guztiz konpetente sentitzen zenbait arlotan. Etengabe bai telefono eta bai beste zenbait aparatu erabiltzen ari gara eta aparatu hauek aldatzen doazen heinean, aplikazio berriak agertuko dira, gauzak asko aldatuko dira. Irakasle on bat guzti horietara egokitzen saiatu behar da, konpetentea izaten, baita konpetente digitala ere. Hala ere, ezin ahaztu teknologiak izan ditzakeen arriskuak: erlazio pertsonalen galtzea... etb ( blogean agertzen den aurreko sarreran ikus dezakezue).


9.SAIOA, KONPETENTZIA DIGITALA 2 

Aurreko saioan egindakoa osatzeko, nire blogean ikusgai dauden bi bideo ikusi genituen. ¿Qué es lacompetencia digital? eta “Competencia digital con mapa conceptual” . Gainera, geure blogean  hau osatzeko denbora izan genuen, nire kasuan, konpetentzia digitalaren dimentsio ezberdinak azaltzen direlarik:

-Informazioaren dimentsioa:  Ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke formatu digitalean dagoen informazioa lortu, ebaluatu eta antolatzeko.

-Komunikazioaren dimentsioa: Gai izan beharko ginateke ingurune digitaletan komunikatu, erlazionatu eta elkarlanean aritzeko.

-Kultura digitalaren dimentsioa: ezagutzaren gizartearen praktika sozial eta kulturalekin, baita hiritartasun digitalarekin ere erlazionatuta dago.

-Teknologiaren dimentsioa: Ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke gailu eta lan-ingurune digitalak kudeatu eta erabiltzeko.

-Ikaskuntzaren dimentsioa: ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke baliabide digitalekin ikasi eta ezagutza, produktu eta prozesu desberdinak sortzeko.



 10.SAIOA,  WEB 1.0 ETA 2.0: 

Saio honetan, “La Web 2.0en escena”  izeneko artikulu bat aztertu genuen eta taldeak osatuz, bertan azaltzen zen zatiren baten berri eman genien ikaskideei.


Honen aurretik Eskola 2.0-ren inguruan hitz egin genuenez eta bertako konpetentzien mapa aztertu genuenez, irakasleek eduki beharreko konpetentziak zein ziren ohartu ginen, baita ikasleok dominatu behar genituenez ere. 


Web 1.0 eta 2.0-ren arira, hona hemen eman genuenaren laburpen bat, bien ezberdintasunak azpimarratuz: 

Web 1.0 (1993-2003)
Web 2.0 (2003-gaur egunera)

Edukien ekoizle gutxi (programazio-hizkuntzak gutxi batzuek zekizkiten)
Edukiak edonork sor ditzake
Eduki horien kontsumitzaile asko
Erabiltzaileak edukien sortzaile bihurtu dira
Orrialde estatikoak
Orrialde malguak
Web guneen aktualizazioa gutxitan
Edukiak erraz eta azkar aldatzeko guneak
Leku direkzionalak eta ez kolaboratiboak
Web kolaboratiboak
Diskurtso lineala (igorle-hartzailea)
Diskurtsoa horizontala da
Erabiltzailearen parte hartze txikia (formularioak, buletinak, harpidetzak)
Parte hartze handia, iritziak emateko aukera
Teknologia: HTML, gif, JavaScript 1.0
Teknologia erabilerraza: JavaScript 2.0, XHTML, Google
Erabiltzaileak irakurri soilik
Erabiltzaileak irakurri eta idatzi

11.SAIOA, PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONAK LORTZEKO PRINTZIPIOAK: 

Saio honetan, gai honi buruz hitz egiteaz gain, zenbait testu irakurri genituen. Ondoren, taldeka banatu eta hauei buruzko laburpena osatu genuen, bakoitzak zati ezberdin bati buruz hitz egin genuelarik. Hona hemen nire zatitxoa:

-Praktika honetan diziplina ezberdinak ere agertzen dira, non kanpo teknologiko eta ekonomikoak banatzen diren.

-Praktika honek, aldaketeta positiboak eskaini behar dizkigu eta beste erakundeetara bidali daitezke.

-“Ona” hitzaren terminoa  praktika pedagogiko bat da. Gutxi gorabehera, mozorrotze funtzioa betetzen duela esan genezake.


-Kalitate honen bilakuntzak,  hezkuntza hobekuntzara bultzatu du; beraz, “praktika onen” kontzeptua kulturaren kalitatearen beste zati bat izango litzateke.

·         Praktika on baten bidez, aurrerakuntza bultzatzeko gogoa pizten du.
·         Politika publikoa kontrolatzeko instrumentu bezala erabili daiteke.
·         Erakundeen aldaketak gestionatzeko instrumentua.
·         Praktika “onaren” terminoak, tranferigarritasuna ematen dio.
·         Zailtasunei aurre egiten die.

 12.SAIOA,  GEOLOKALIZAZIOA:


Saio honetan, praktika onekin jarraituz,  ariketa on bat diseinatu behar izan genuen geure ikaskideei egiteko. Honek 15 minutu inguru iraun behar zituen eta gainera, erakargarria izan behar zuen, baita erraza ere. 


Geuk aukeratu genuena, ”geolokalizazioa” gaia izan zen. Bertan, Google Maps aplikazioari buruzko jarduera bat diseinatu genuen taldeka, non bere ezaugarriak eta bitxikeriak aipatzeaz gain, oso erakargarria den gauza bat egin genuen:  hegazkin eta itsasontzi handien lehiaketa.


Zergatik aukeratu genuen Google maps?

-Funtzio asko betetzeko ahalmena izateaz gain grafiko aldetik osoena eta garatuena da.


-Geure kontu pertsonalarekin konektatu eta pertsonalizatu dezakegu.

- Errazena eta sinpleena da.


13.SAIOA, BUKAERA: 



Saio honetan, gauza ezberdinez hitz egin genuen. Alde batetik, “Datuen kontrola eta salmentari” buruz hitz egin genuen. Bertan lehenik eta behin, Panoptiko espetxeari buruz hitz egin genuen. Zer ote da ba? Diseinuaren helburua da behatzaileak preso gutziak (-pan) behatu (-opticon) ahal izatea, espetxeratuak begiratuak izaten ote ari diren konturatu gabe. Horrela, gatibuak "omniszientzia ikusezin baten sentimendua" pairatzen du; hots, aldi oro zelatatua sentitzen da.


Bestetik, Interneten zein zelatatzaile ezberdin aurkitzen diren ikusi genuen; ORDENAGAILUAK, GPS-ak… horiek nola zelatatzen gaituzten azaldu ondoren zelatatuak ez izateko hainbat baliabide erabili ditugu. Gainera, honekin lotura estua duen “¿Por qué me vigilan si no soy nadie?” Bideoa ere ikusi genuen. Honekin, geure datuen kontrol arduratsuago bat izan dezakegu. Ez hori bakarrik, “Las redes y los datos: una perspectiva crítica” bideoaren azken 30 minutuetan azaltzen zen sare sozialek, betiere ideologia bat dutela eta adi egon behar garela, azken finean, geu baitgara geure buruaren jabe.

Garrantzitsua da irakasle izaten garenean arestian aipaturiko kontzeptu guztiak kontuan izatea, izan ere, irakasleek eredu izan behar dute eta uneoro munduan jazotzen dena ulertzea ezinbestekoa da horretarako. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario