SAIO TEORIKOAK


 BIG BANGD DATA/ LA PROMESA DIGITAL

Gaur izan dugun saioan, alde batetik, Big Bang data proiektuari buruz hitz egin dugu. Saioaren bigarren atalean berriz, La promesa digital bideoa ikusi dugu.


Politika, artea, parte-hartzea eta berrikuntzaren ingurua dira bertan ageri diren zenbait gai, hots, hauen inguruan dauden fenomenoetan murgiltzen den proiektua da. Geure bizitza ezin da ulertu egunero-egunero erabiltzen ditugun trena teknologikorik gabe: tablet-ean ibiltzea, mugikorreko GPS-a… aparatu guzti hauetan datuak sortzen ditugu etengabe, eta datu horiek interpretatu eta biltegiratu ahal izateko sektore ekonomiko eta sozialak ulertzea ezinbestekoa da, baita aldatzea ere.

Bai TELEFONIKAK eta baita CCCB-ak ( Centro de Cultura Contenporanea de Barcelona) fundazioek Big Data delako fenomenoari buruz eztabaidatu du, hots, fenomeno honi buruz. Bertan, zenbait gauza azaldu dituzte, adibidez, zein diren jarduera hauen arriskuak. Ez hori bakarrik, demokrazioaren barruan parte.hartzailetasuna eta ezagutza sortzerako orduan erabakiak eraginkortasunaez hartzeko eskaintzen dituen aukerak ere azaldu ditu.
Honen adibide garbia da hiritarrei inguruneari buruzko datuak bildu eta komunitatearekin konpartitzeko ematen zaieten plataforma: SMAT CITIZEN KIT.

Nazioarteari begira berriz, Fukuhsimako hondamendiaren ostean laponian eraikitzen hasi ziren erradiazio sentsoreen sarea agertzen da, SAFECAST deitua. Bertan, beharrezko informazio osoa publikoa da, hau da modu ireki batean zabaltzen zaie gaiari buruz irakurri nahi duten pertsona orori. Zenbait erakusketaz gain, open datari buruzko tailerrak eta hitzaldi nahiz topaketa ezberdinak ere antolatu ziren.

José Luis de Vicente kazetari eta kultura digitaleko espezialista eta Olga Subirós arkitektua izan dira Big Bang Data proektuaren ekimena antolatu dutenak.

Bestetik, Erik Kessel-ek egin zuen proektu bat ere oso interegarria da. Gauzak kontestu batean ezartzen dira eta lehen eskutik ikusi da datuen pribatutasunak eta hauen erabilerak duen garrantzia. Beraz esan dezakegu simpletasunean oinarritu dela. Bere proiektuaren izena “24HRs in photos” zen. Flickr-era igo ziren argazkiak eta gela batean erakutsi ziren. Bertan, kontzientzia egin nahi da, argazkiak internetera igotzeak dituen eraginak ikustea, hots, eremu pribatutik publikora datuak pasatzearena.

Fundazio telefonikoak, 5000 fragmentu bildu zituen internet bidez, bertan bitartekari komunikatiboak partekatu zirelarik. Gainera, erakusketa honek, egunerokotasunean aurkitzen ditugfun zaratak independenteki, hots, bakarka entzutea ahalbideratzen du. Honela, pertsona askoren artean indarra galtzen dela ikusten da eta honi buruz pentsaraztea bultzatzen du.
  
Bukatzeko esan,  honelako proiektuak garrantzitsuak direla jendea kontzientziatu dadin. Aurrerapauso txiki bat da geure gizartearentzat, eta nahiz eta denbora asko begar egoera hauek salatu eta hobetzeko, beti dago hasiera bat. Ea pixkanaka-pixkanaka geure gizartearen kontzientzia kritikoa garatzen eta hobetzen dugun.


2.- La promesa digital

Lehenik eta behin, Espainiako historia digitala azaltzen da, non 90. hamarkadan hasi zen iraultza zibernetikoa. Hala ere, errealitatean ez zuen 1990an orain duen pisua teknologiak, beste zenbait iturri (liburutegiak adibidez) erabiltzen zirelako informazio determinatu batzuk aurkitzeko. Iraultza honen ondorioz gauzak aldatuko zirela pentsatzen zuten, adibidez, gizartea demokratikoagoa izango zela, baita garatuagoa ere.

Hau azaldu ondoren, LA PROMESA DIGITAL izeneko dokumentala ikusi dugu, Bun Mediaren produkzio bat. Bertan,Zibernetikaren iraultza eta errealitate alternatibo baten kritika egiten da, non hitzarmen horretan gertatutakoa eta geure munduan gertatzen hari dena erabat ezberdina den.

Hori dela eta, dokumental honek espero zena eta lortu denaren alderaketa egiten du. Egia da gizartea geroz eta teknologia konplexu eta garatuetaz baliatzen dela, eta horrek ez du ezer txarra izan beharrik. Hala ere, gizartea ez da askeagoa teknologien erabilpena dela eta. Pribatutasunari uko egiten diogu GPS eta beste zenbait aparaturen bidez, sare sozialetan murgildurik gaude… dependenteak bihurtzen ari gara.



2015-09-23

AMARA BERRI


Gaurkoan Amando Paviak hitzaldi oso interesgarria eman digu. Bertan Amara Berriko IKT sistema azaldu digu, hona hemen bere zenbait azalpen:

 Lehenik esan diguna gela bakoitza txoko ezberdinetan banatuta dagoela da. Honek zera esan nahi du, gelako alde batean zerbait lantzen duten bitartean bestean beste jarduera batzuk burutzen dituztela.  Gainera, gehitu du testu liburuen erabilera murritza dela. Informazioa bilatzeko erabiltzen dituzte, iturri ezberdin gisa. Gainera, badute beraien liburutegi propioa, non hitzaldi ezberdinak prestatzeko bertan aurkitu dezaketen informazioa. Hitzaldiak grabatuak izan ohi dira bideokamera batekin, eta grabaketa horiek publikoak izan ohi dira bai ikasleek eta bai beraien gurasoek ere ikusi ahal izateko. Honela, IKT munduan sakontzeaz gain, eskolako lanei zentzu propio bat emango zaie.

Beraien eskolak zenbait hedabide erabiltzen dituzte, non eskola osoan erabiltzen diren zerbitzuak diren eta egunero dauden erabiltzeko prest: telebista, irratia, prentsa eta txikiweba.

Ikasle guztiek hartu dezakete parte: 2. zikolokoak irratian jarduera ezberdinak egiten dituzten bitartean, 3.ziklokoek tekebista, prentsa eta txikiweb-an parte hartzen dute. Jarduera hauek binaka egiten dira, non bikoteko batek ikasten duen bitartean besteak lagundu egiten dion. Ondoren, ikasitako zati bera beste pertsona bati azaltzeko aukera izango du ikasle honek. Hau guztiarekin esan, beraz, agerikoa dela gelako antolaketaren garrantzia, klase bakoitzean pertsona gutxiago baitaude ( beste era bateko proiektuak: telebista, irratia…) egiten hari direlako. Hori dela eta, esan dezakegu kurtso osoan zehar 12 egun oso hedabideetan pasatzen ditu ikasle bakoitzak.

Hona hemen bada, hedabide bakoitzari buruzko azalpen txiki bat:

-Amara Berri Egunkariaà PRENTSA: 3. eta 4. zikloko ikasleek egunero azaleratzen dute egunkaria. Ondore, egunkari hauen kopia bat jasotzen dute, non beraiena koloretan izango den eta gainerako ikaskideena berriz, txuri beltzean.

Hona hemen duen egitura:

1.-AZALA: ALBISTEAK, AURKIBIDEA ETA EGILEAK
2-INKESTA ETA ELKARRIZKETA
3-EGURALDIA (METEOROLOGIA)
4-KONTU KONTARI: 1 ZIKLOKO IKASLEEN LANAK
5-GU ERE IDAZLE: 2 ZIKLOKO IKASLEEN LANAK
6-LUMAREN KLIMA: 3 ZIKLOKO IKASLEEN LANAK
7-SASKI NASKI: AURREKO ATALETAN SAILKATU EZINEZKO LANAK
8-DENBORAPASAK: JEROGLIFIKOAK, HIZKI ZOPAK…

Ikasleen txokoa ikusi nahi? txokoa hitzean klik egin!

-Amara Berri Irratia: Auzoko irratia da, 107.2 FM-n ematen dena. Ez hori bakarrik, saio guztiak gordeta gelditzen dira, baita testuan idatzita ere. Hori dela eta, beraien web orrian daude eskuragai (2.zikloko ikasleak) 

-Amara Berri Telebista: Gela guztietan da ikusgai gela guztietan telebista bat baitago. Gainera, web-gunean ere ikusi daitete emititutakoa. Kameralariak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira. Gainera, saioak eta programak, grabatzeaz aparte editatu egiten dira, dena ikasleek hori bai.

Eguneroko albistegi bat egiten da denok ikusten dutena. Bertan urtebetetzeen berri ematen da, galdutako objetuak aipatzen dira... Baina astero parte hartzaileen zikloa aldatzen joaten da. 

Estudioan programa ezberdinak egiten dituzte; hala nola, txiste saioak, oroskopoei dagokiena, antzerkiak... Ekintza bereziak ere grabatzen dituzte: dantzak, festak, antzerkiak, esperimentuak...

-Ikasleen Txikiweb-a: Bertan, webmasterren aurkezpen eta atal ezberdinak sartzen dira (2. eta 3.zikloko ikasleenak). Beraz ikasleek eramaten dute aurrera web gunea eta bi egun egoten dira bertan gauzak idazten, hots, lanean. Hemen ditugu zenbait atal:

-ARTISTEN GELA (plastikako lanena), ARGAZKI BILDUMA (eskolan egindako ekintzenak), ABT TELEBISTA (telebistan arestian grabatutako programak) eta ABI irratia (egin diren irratsaioen txokoa).

 Amara Berrik duen web-gune ofizialean ere agertzen dira twikiweb-ean argitaratu diren gauzak (ikasleen txokoan). Bertara sartzeko pasahitz bat beharko dute.
                                                                                                                        
Honekin batera gehitu, matematikak eta beste zenbait gai testuinguru batean lantzen direla, hau da, eguneroko esperientzia ezberdinekin lotzen direla. Hori burutu ahal izateko, txoko ezberdinak lantzen dira: bankua, janari denda…
Nire iritziz, bertan erabiltzen duten metodologia oso ona da. Honekin zera esan nahi dut, gehienetan gai ezberdinak lantzen ditugula baina logika urrundu batean. Matematikak eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu, etxeak, dendetan… eta zer da hoberik horrela lantzea baino? Liburu batean irakurtzea baina askoz ere interesgarriagoa da.

Bestalde esan,  hedabideen lanketa ( telebista, irratia…) oso ideia ona iruditu zaidala. Gaur egungo gizartea teknologiarena da, eta haurrek ahal den moduan egoera horietara egokitzen ikasteak, “mundura egokitzen” ikastea ere esan nahi du.

- Eskola zoragarri honi buruz gehiago jakin nahi? hemen klik egin!






ARGAZKI SEKUENTZIA

Honako lan honetan, bizitza digitala alde batera utzirik off-line munduan murgilduko gara, hots, inolako teknologia berririk erabili gabeko aldiak aztertuko ditugu. 

Lan hau taldeka egin dugu, eta bertan Ane Iturbe, Naiara Kaperotxipi, Andrea Gómez, Uxue Larrea, Itxaso León eta nik (Shua Lasak) hartu dugu parte, eta argazki ezberdinak izango dituzue ikusgai.


FAMILIA

Argazki honetan familia bat ageri da. Ikusten den moduan mozorrotuak ageri dira, Iñauteriak baitira. Irudi honek alaitasuna transmititzen digu, mozorro huts batzuk zoriontasuna eskeintzen baitigute.
Bestalde, nabaria da momentu horretan teknologiak ez zuela inolako zentzu zein beharrik guretzat.
Momentu hau eta beste ugariren  xarma familia giroan gauzak elkarbanatzeari dagokio, hots, momentu bakoitza naturaltasun osoz bizitzeari. Horrelako momentuak eta argazkiak ikustean konturatzen gara teknologiak une hauetako asko jaten dituela eta denbora asko kentzen digutela maite ditugun pertsonekin egoteko.

KIROLA


SASKI.jpgDenbora librea, askok eta askok teknologia berriekin lotzen badute ere, denbora tarte hau kirolari eskaintzeko aukera ere badugu. Argazki honetan, aire librean egiten den kirol bat praktikatzen ari diren gazteena da. Gure bizitzako ambitu ezberdinetan, eskolan ere bai, teknologia ezberdinak erabiltzen dira ekintza ugari egiteko, eta askotan aisialdirako ere hauetara jotzen dugu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da bizitza “off-line” batean ere ondo pasatzen jakitea, eta gure aisialdia kirolean eta kanpo ekintzetan finkatzea oso egokia litzateke. Honekin ez dugu esan nahi teknologia berriak alde batera utzi behar ditugunik, baina inolaz ere ez diogu garrantzia kendu behar lagunartean egon eta kirola eginaz ondo pasatzeari.


INGURATZEN GAITUENA BALORATZEA

Argazki hau aukeratu dugu, askotan ez garelako ohartzen zerk inguratzen gaituen. Irudian haur batzuk ikusten ditugu botila batekin jolasean, baina une polita bizitzen ari direla ikus dezakegu.
Teknologia berriek, mundu birtual batean isolatzen gaituzte eta ez gaitu askatasunez bizitzen uzten.
Ez gara kontziente gure inguruko gauza txikiez eta benetan balio dutenez; gure lagunak, familia, mendira joatea, kafe bat hartzea, paseatzea, hausnartzeko momentu bat izatea... Denbora aurrera joan ahala, gure kasuan geroz eta gehiago eskertzen dugu egunean guretzako momentu bat hartzea. Gure ustez, denok hartu beharko genukeen ohitura bat da, teknologiaren gehiegikeri honek leku guztietara jarraitzen gaituelako eta denok behar dugulako guretzako momentu bat.


LIBURUAK

Ez gara kontziente baina, geroz eta aurreratugoak gaude teknologietan eta honek dakar gure egunerokotasunean zeuden elementu batzuk galtzen joatea, eta denborarekin ahaztu egingo ditugu tamalez.
Liburuak galtzen joateaz gain, irakutzeko ohitura jada zerbait bitxia bezala hartzen da, eta teknologien erabilera, aldiz, nabarmentzen ari den fenomenoa da.
Gainera, irakurtzea denontzako lagungarria den ariketa da eta oso entretenegarria, beraz, teknologiak alde batera utzi eta liburu bat hartu!


Jarraituko du...

2015-09-29

ADUNAKO HERRI ESKOLA 

Gaurkoan, Iñaki Pagola etorri zaigu, Adunako Ingeleseko irakasle eta IKT-txokoko arduradun nagusia. Hitzaldi honetan, bere eskola txikiaren berri eman digu. Bertan dauden proiektuak azaldu, eta mundu digitalari buruz dituzten aurrerapenak azaldu dizkigu, besteak beste.

Eskola honetan 68 ikasle daude guztira. Horrek esan nahi duena zera da, gelak elkartuta daudela eta adinka nahasten dituztela; ez hori bakarrik, unitarioa ere bada. Hori dela eta, egoerari egokitu dira eta baliabide berriak erabiltzen ikasi dute, testu liburuei uko egiten dietelarik. Ikus ditzagun bada, eskola hain espeziala egiten duten hainbat ezaugarri:

1.- Eskolan erabiltzen dituzten ordenagailuak
: Pribatutasunari garrantzia ematen zaio; hori dela eta, ikasle bakoitzak erabiltzaile eta gako bana du. Hala ere, segurtasuna haratago doa, IKT-ko arduradunek, besteak beste, segurtasun kopiak egiteaz gain, hori guztia kudeatu eta antolatzen dute. Horretarako, bai irakasle eta bai ikasleentzat zenbait karpeta antolatzen dira, non biek karpeta hauen bidez, zenbait lan eta dokumentu digitalizatzeko aukera izango duten. Web gune batzuk blokeatu egiten dira ikasleak sar ez daitezen; gainera, irakasle eta zuzendaritzak ikasleek ez dituzten zenbait kanpeta dituzte, pribatuak.

2.-Heldutasun eredua: Eskolako maila digitala adierazteko, 3 maila ezberdin bereizten ditugu: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Kasu honetan, Adunako eskola maila altuenean dago, software libreak eta dohakoak erabiltzen baituzte eta arlo ezberdinak digitalki lantzen dituztelako. Hauxe da eskolako posta elektronikoa, hots, beraiena: (xxxxxx@Aduna.eskolatxiak.org).

Honen bidez, zenbait aplikazio erabiltzeko aukera izango dute. Gainera, 18 urtetik beherako ikasleei posta elektronikoa errazten zaiete, zenbait programa erabiltzeko aukera dutelarik.

 3.-Agenda digitala: Irakasleek dohakoa den koaderno digital bat erabiltzen dute. Bertan, irakasleek bete behar dituzten zenbait funtzio agertzen dira, ordutegia, saioen egunerokoa, hutsegiteak…ez hori bakarrik, egunerokotasun batean landutako konpetentziak, edukiak, ezarritako helburuak… azaltzen dira. Arestian aipatutakoa, hots, jasotako datuak, grafiko batean adierazten dira; ez hori bakarrik, tutoretza ezberdinetan egingo diren bilerak azaltzen dira eta hauetaz zer aipatu den esaten da.

 Honen bidez, ikasleen maila ( beraien gauza positiboak edota hobetu behar direnak) azaltzen dira, irakasleek pertsona baikoitza zer moduz doan jakin dezaten.

 -Classroom: bigarren eta hirugarren zikloan erabiltzen den Google app bat da (4,5 eta 6.mailan). Bertan, irakasleek, ondoren egingo diren lanekin korreo bat bidaltzen diete ikasleei; hori dela eta, ikusten da lan ezberdinak kudeatzeko txokoa dela. Ondorengo egunetan, ikasleak bidalitako lana irakasleak zuzenduko du. Gainera lan honetan ikasleak akatsak zuzentzeko aukera eskeiniko zaio.

- Duolingo: Hizkuntzak ikasteko modu berri bat da. Jolas ezberdinak burutzen dira, eta horren bidez irakasleak ikasleak gai konkretu horretan duen mailareni deia izan dezake. Bai mugikor, ordenagailu eta tabletean erabiltzeko aukera dago.

 -Google calender: Oso erabilgarria den aplikazioa da, irakasleek egin beharreko bilerak, sustituzioak eta irakasle bakoitzaren sustituzio edota lan txandak noiz diren ikus dezaketeelako. Ez hori bakarrik, ikastaroak ere bertan agertzen dira, baita klaustroak eta aktak egiten direnean erabiltzen den informazioa ere.

 -Blog-a Egunkari moduko blog bat dute ikasleek. Bertan, egindako zenbait proiektu eta lan agertzen dira, non ondoren gurasoei erakusteko aukera izango duten ikasleek. 

 4.-Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana:  Berrobiko eta Adunako eskolek ( 3 hain zuzen ere) plataforma bat dute elkarlanean haritzeko. Biak eskola txikiak dira, eta pareko ezaugarriak dituzte, Bertan, informazioa partekatzen dute, non material eta gaiei buruz hitz egiten den. Hori guztia, moodle-en bidez egiten da. Irakasleek berriz, beraien foroa dute .

 5.Ziber bullyng-aren lanketa: Netiketak landu dituzte, non errespespetua eta beste zenbait balore lantzen diren, kritika positiboak egin behar direla erakutsiz.



 IKASLEEKIN LANEAN

 Erabiliko diren baliabideak ere, erakutsi nahi denerea egokitu beharko dira. Bukatzeko esan, beraien helburua berrikuntza eta baliabide berriak eskolan aplikatzea dela, ondoren, eskolatik kanpo erabili eta aprobetxatu ahal izateko.


Ingelesa: What, where,why eta delako galderak landu zituzten. Horretarako proiektu bat sortu zen, non bideo bat sortu behar zuten, telebistako programa izango balitz bezala. Hori burutu ahal izateko, Google Drive-a erabili zuten.


 Matematika: Tresna teknologiko ezberdinen bidez burutzen dira saioak, baita zenbait proektu eginez ere. Adibidez: Legoko piezekin sortutako proiektua. Irakasle eta baita gurasoek ere arbel digitalean beraien seme alabek egindako idazlanak nahiz testuak komentatzeko aukera dute. Lantzen diren gaiak ez dira hurrengo urteetan lantzen normalean. Irakasleek ikasleen interesen arabera erakusten dute, hau da, ez dute unitate didaktiko zehatz bat jarraitzen.

 Nire aburuz, sistema hau oso erabilgarria da. ikaskuntz prosezuan hobekuntza ikaragarriak eman daitezkeelako. Irakasleak ikasleengan bideratzen dute prozesu hau, hau da, beraien helburua ikasleak gizarteko baliabideak ondo erabiltzen eta baliatzen jakitea da, prestakuntza bat ematea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario