jueves, 10 de septiembre de 2015
IKT- TEKNOGRAFIA
Lan hau egiteko, lehenik eta behin, IKT-ren esanahia jakitea garrantzizkoa dela deritzot. IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) deritzona informazioa kudeatu eta toki batetik bestera modu egokian bidaltzeko garatu den teknologia da. Informazioa gorde, berreskuratu, eta hori bera bidali eta jasotzeko ahalmena dute; ez hori bakarrik, informazio hori prozesatu eta erantzun ezberdinak kalkulatu ditzakete.
Eremu pertsonalean sartuz, nire esperientzia urtez-urte aldatzen joan da teknologiekin. Jaio nintzenean (1996), ez ziren iaia erabiltzen gaur egun hainbeste eta hainbeste behar ditugun ordenagailu edo mugikorrak. XIX.mendearen bukaeran ziren aparatu elektroniko hauek oso primitiboak ziren. Gizarteko pertsona pribilegiatu gutxi batzuek erabili zituzten bakarrik. Hala ere, urteak joan ahala, pertsonentzat geroz eta eskuragarriago egin ziren aparatu hauek.
2000.urtetik aurrera, nik 6 urte inguru nituela, Game Boy famatua izan nuen. Horiek bai oroitzapenak!
Txikitatik teknologia mundua ikaragarri gustatu izan zait. Nire familian, orokorrean, IKT-ezberdinak erabiltzeko ohitura eta aukera izan dugu. Lehenik eta behin Game Boy-a, ondoren Game Boy (color)... ez hori bakarrik, Nintendo DS, Playstation 2-a... eta ahaztu gabe ordenagailua. Hain pantaila txikia zuena, hain mantso zioana... mantso orain ditugun gauzekin alderatuz, noski. Eta... nola ahaztu mp3 eta mp4a? Garai horietaz hitz egitean, urte asko direla ematen du, gaur egun teknologia ziztu bizian aurrera baitdoa, baina orain dela 7 urte eta gutxiago ere, gehiengoak erabiltzen ziren.
Gaur egun berriz, mugikorra, tablet-a... nahi baina aparatu gehiago ditut etxean. Modu positiboan eragin didate, informazio bidali, sortu eta aldatzea ahalbideratu didatelako. Horri esker, lan ezberdinak egin ahal izan ditut, mundu audiobisualean murgildu naiz... nire espresatzeko gunea ere izan da, horri esker nire iritzia zenbait toki edo sare sozialetan plasmatu dudalako. Mundu horretan behin sartuta, teknologiaren garapenari egokitzea lortu dudala deritzoz, baliabide iturri ikaragarria baita.
Urteak joan ahala eta teknologia argiaren abiaduran garatzen doan heinean, nire etorkizuneko irakasle lanean ere, IKT-ren erabilera ezinbestekoa izango da garai berrietara egokitzeko. Irakasleentzat erronka izango da umeen pauso azkarra jarraitzea; hala ere, gaur egun iada, teknologia munduan sartuta gaudenez, ez dugu geure guraso edota aiton-amon batzuek izan dituzten buruhausterik jasango. Hein batean, erronka berriei aurre egitea bizitzan eta bai IKT-munduan ere mesedegarria da irakasle eta bai ikasleentzat, eta positiboa deritzot irakasleek ere zenbait gauza ikasleengandik ikastea, behar berriei erantzuna emateko ezinbestekoa delako. Ni neu, pertsonalki, prest eta gogotsu ikusten naiz urte berri hauei aurre egiteko. Munduan aurrera egiteko aukera paregabea da, nahiz eta bere alde negatiboak ere izan.
Lehen beharrezkoak ez ziren gailuak geure bizitzan ezinbesteko bihurtu dira. Independente izatea lortu ordez, dependentzia ikaragarria dugu aparatu hauekiko. Geure oinarrizko behar bihurtu dira...
Arestian aipatutakoaren konklusioa zera da, teknologiak beharrezkoak direla baina... geuk edo gizarteak ikustarazten digun bezainbeste?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

Aupa Ane, zure azken galdera oso interesgarria da, hortaz, bihar klasean komentatuko dugu.
ResponderEliminar