jueves, 17 de septiembre de 2015
TEKNOGRAFIA-ekarpenak
Gaurko saioan, teknologia eta teknologiaren dependentziari buruzko erreflexioa egin dugu. Horretarako zenbait bideo ikusi ditugu eta bideo horietan, sare sozialei buruz ere hitz egiten da. Gizon edo emakume askok errealitatea distortsionatzen dute sare sozialen (facebook edota twitterren) bidez. Facebook-en adibidez, ikusi dugun bideoan, gizon bat ageri da. Gauzak berarentzat beharrean besteentzat egiten ditu; hau da, nolabait, bere bizitza perfektua dela erakustarazi nahi du, benetako bizitza birtuala bizitza errealaren gainetik jarriz. Beraz, arestian aipatu dudan moduan, batetik, bizitza birtuala dago eta bestetik, bizitza erreala edo benetan bizitzen duguna, sare sozial edota teknologiatik kanpo.
Geure bizitzaren kontzientzia hartu behar dugu,hots, zer jarri edo zer ez jarri aukeratu behar dugu geure kritikotasun hori erabiliz. Horrekin batera esan, geure bizitza digital edo identitate digitalaren kontrola behar dugula. Nire aburuz, konzienteak izan behar gara egiten duguna geure erabakien esku gelditzen dela jakiteko. Jende askok errealitatea estaltzen du, mundu perfektua. Azken finean, ze argazki igo eta zein ez igo aukeratzerako orduan jendeak beldurra izaten du ea gaizki agertuko den... hona hemen aurretik aipatutako "diskriminazioa".
Azken finean, badakigu eta kontzienteak gara geure erabakiek zenbait ondorio dituztela. Bideoen irakurketa zera da, behin bizitza birtuala osatzen hari garen bitartean, bizitza erreala galtzen ari garela: familia, lagunak...
Hona hemen ikusi ditugun bideoetako bat:
Honako bideo honetan berriz, Instagram sare sozialeko parodia bat dago, non argazkiek sinistarazi nahi digutena askotan gezurra den.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario