domingo, 10 de enero de 2016

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

PANOPTIKOA


Jeremy Bentham (Spitalfields, London, 1748ko Otsailaren 15- London, 1832ko Ekainaren 6) ingeles filosofo epailea izan zen, utilitarismoaten fundatzaile izateaz gain, oinarrizko ongizatearen defendatzaile.

Bere aburuz, pertsonak birgizarteratzeko modu onena kontrola zen, hots, errepresioa. Horrekin bat eginez, Panoptikoa deritzon espetxe bat sortu zuen. Zer ote da ba? Diseinuaren helburua da behatzaileak preso gutziak (-pan) behatu (-opticon) ahal izatea, espetxeratuak begiratuak izaten ote ari diren konturatu gabe. Horrela, gatibuak "omniszientzia ikusezin baten sentimendua" pairatzen du; hots, aldi oro zelatatua sentitzen da.
Espetxe-eraikina, behatzeko dorre bat gehitzen du gelaz betetako eraztun itxurako eraikineko erdialdean. Gela bakoitzeko azaleraren ondorioz bi tarte sortzen dira: kanpokoa argia sartzeko eta barrukoa, behatzeko dorrera zuzen
duta dagoena. Gela bakoitzean daudenak isolatuta egongo ziren batak besteengan dauden hormengatik eta menderatuta egongo ziren indibidualki eta kolektiboki dorrean ezkutatuta egongo litzatekeen behatzaileari. Horretarako, Benthamek ez zituen bakarrik behaketa dorrean jarriko litzatekeen pertsiana veneziarrak irudikatu, baita ere dorreko geletan jarriko zituen ezkutuko labirintoak zeinek argi distirak eta zaratak ekidatuko zituen behatzailearen presentzia noiz zegoen ez jakiteko.
Benthamen diseinuari dagokionez, diseinu hau bere garaiko espetxeak baino merkeagoa izango litzateke, langile gutxiago beharko zituen eta. Behatzaileak ikusezinak direnez, ez zen beharrezkoa izango denbora guztian lanean egotea, behaketa lana utzi ahalko zuten une ezberdinetan. Diseinua garaiko espetxearen idei mugatu bat bezala izan arren, Benthamek garapen garrantzitsu bat bezala ikusi zuen.

" GOGOETA 1"

Gelan hainbait gauza aipatu ondoren, interneten izaten diren arriskuen barne, ikus dezakegu, zelatatzeko baliabidea izan daitekeela. Hauek, bat baina gehiago izan daitezke, eta ondorio ezberdinak izan ditzakete geure bizitzetan. Hauetxek dira gelan aipatu ditugunak:

-GOOGLE: Geure datu pertsonalak erabiltzen ditu.

-WHATSAPP: Gu geu konektatu eta deskonektatzen garen ordu finkoak ikus daitezke.

- EGELA: Momentu zehatz horretan dugun nabigazioaren berri dute.

- FACEBOOK: Geure datu pertsonak izateaz gain, Whatsapp-ek eskeintzen duen zerbitzuaren moduan, pertsona bakoitzaren konexio orduak ikus daitezke.

-TELEFONIA KONPAINIAK: Zeure lokalizazioaren eta erabileren berri izan dezakete.

-WEBCAM (DRONE) : Pertsona ezezagunak bertan sartzeko arriskua dago.

-GPS MUGIKORRA: Gps-aren zerbitzua duen edozerrek (mobilak barne) posizionamenduaren kontrol osoa dauka.

-KREDITU TXARTELAK(BANKETXEAK) : Geure datuak dituzte, hauen erabateko kontrola dutelarik.

-KAMERAK (ZERBITZUETAKOAK): Egiten ditugun mugimendu guztiak grabaturik daude.

¿POR QUÉ ME VIGILAN SI NO SOY NADIE?

Behin hau aztertuta,  "¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" bideoa ikusi eta aztertu dugu. Bideo honetan Marta Perairok azaltzen du, arestian aipatu dugun moduan, uneoro ikus gaitzazketela. Ordenagailu, mobil edota kameren bitartez. Hori dela eta, geure esku dauden gauzetan, ahalik eta zuhurren jokatu behar dugu eta geure anonimotasuna ondo zaindu behar dugu.

Gainera, honekin batera, gizaki gehienok ditugun zenbait akatsen azalpena ematen du. Alde batetik, uneoro ematen ditugun datu nahiz informazioak gutxietxi egiten ditugu; ez hori bakarrik, datu zehatz horien balorea, erabat arbuiatzen dugu. Honekin batera, NSA delakoa segurtasun agentzia bat dela pentsatzea da geure arazo nagusia.

Bestalde, 2009.urtean eman zen Malte Sprinten kasuaren berri eman zen. Gizon honek telefono konpainia batekin kontratua zuen, eta hauek jasota zituzten bere datu guztiak pasatzeko edota bidaltzeko eskatu zuen. Konpainiaren erantzuna, ezin zizkiola eman esatea izan zen. Arazo hau zela medio, abokatuekin hitz egin eta konpainiak 6 hilabeteko informazioa eta 30.832 linea zituen excel bat agertzen zen CD bat eskuratu zuen.

2008. urtean berriz, beste lege bat atera zen.  Lege horrek esaten zuena zera zen, 10.000 bezero baina gehiagoko konpainiek heuren bezeroen datuak 6hilabete-2 urte bitartera jaso behar zituztela. Honen ondorioa, Malteri datu gehiago zor zizkiotela izan zen.

Behin datuak izanda, Maltek eguneroko haundi baten antzera, mapa bat sortu zuen. Bertan, berak egunerokotasunean egiten dituen gauzak agertzen dira, besteak beste. Horren adibide izan daiteke lan orduak edota bere mezuen igorleen izenak. Zergaitik? bere mugikorrean dago erantzuna. Mugikor horrek antena batera konektatzeko ahalmena du, eta antena horrek dayi guztiak biltzen ditu.

Beste kasu bat, argazki batena da. 15-M-an egin zen manifestazio batekoa da. Bertatik informaizo asko atera daiteke, kalean pertsona gehienek mugikorra baitute. Geroz eta pertsona gehiagok dakite horrelako informazioa eskuratzean geure jokabidea erabat aldatzen dela. Hori dela eta, Jeremy Bentham-ek esaten duen bezala, jendeak herria kontrolatu nahi badu, ezjakintasunean bizi behar dira.

Kamerak, ordenagailuak... hauek eta beste hainbat aparatu momentuoro aurkitzen dira geure informazioa biltzen eta gordetzen. Azkenik, bitxikeri moduan, Martak dio "ez dugula itxaron behar geure etxeko kortinak beste norbaitek jartzeko".






"GOGOETA 2"

Arestian esandakoarekin bat eginez, geure datuen kontrola izateko, erresistentzia edota modu ezberdinak daude. Hauek erabili ditzakegu baina zelatatuak izan gabe. Nola?

-GOOGLE: Geure datuak asmatzea, beste batzuk ematea.

-WHATSAPP: Tik bikoitza kendu, horrela konekxio orduak alde batera gelditu dira. Horretaz gain, ahalik eta kontaktu gutxien izan. 

-EGELA: Beti irekita edukitzea edota pertsona batek guztiei bertan dauden irakurgaiak pasatzea.

-FACEBOOK: Bertan jartzen diren argazkiak ez etiketatzea.

-TELEFONIA KONPAINIAK: "Hegazkin moduan" jartzea.

-WEBCAM (DRONE) : Kamara tapatzeko pegatina edo zerbait jartzea.

-GPS MUGIKORRA: Mobiletik guztiz kentzea.

-KREDITU TXARTELAK(BANKETXEAK) : Esku dirutan ordaintzea eta ahalik eta gutxien erabiltzea.

-KAMERAK (ZERBITZUETAKOAK): --- 

LAS REDES Y LOS DATOS: UNA PERSPECTIVA CRÍTICA

Ondoren, bideo hau ikusi dugu. Bertan, berriz ere, sare sozialei buruz hitz egiten da. Azken batean esaten dena zera da, sare hauetako bakoitzak bere ideologia propioa duela, baita zenbait helburu ere. Ez hori bakarrik, hauen helburuak etengabe aldatzen doaz. Ikus ditzagun bada zenbait sare sozial:

1. Facebook

Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina orain mundu guztiari irekita dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean. Bertan munduko pertsona gehien ibiltzen dira, 900 milioi erabiltzaile aktibo baina gehiago dituelarik.

Gainera, publizitatea ere badago, eta geure profila pertsonalizatzeko aukera ere ematen digute. Honekin esan dezakegu, sarritan, beraien helburua komunikazioa garatzea ordez gauzak azaltzea dela; hori dela eta, esan dezakegu erdian dagoena produktua dela. Azken finean Facebookek "saltzen duen produktua" geu gara, geure datuak, argazkiak eta lagunak baititu.
Honekin batera esan beharra dago facebook ez dela libreki erabili daitekeen sare soziala. Zenbait argazki eta publikazio igotzeko debekua dago, beraiek nahi duten moduan zentsuratu dezaketekarik. Gainera, geure datuak, argazkiak eta beste zenbait gauza jaso egiten dituzte. Bestetik esan, ez duela gure pribatutasuna dioen bezala saltzen. Geure datuak politiko eta agente komertzialei saltzeaz gain, publizitatea egiten dute empresa multinazionalekin. Nora ote goaz?

2. Wikipedia

Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2015ko azaroaren bostean, 291 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 37 milioi artikulu ditu, horietatik 221.342 euskaraz eta bost milioitik gora ingelesez.
Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. 
Hala ere, sare honen arazoa da sarritan esaten dutena gezurra dela edo ez dagoela guztiz kontrastaturik. Hala ere, esan beharra dago ez gaituela "saltzen".

3.Twitter
Twitter gizarte-sare eta microblogging zerbitzu bat da, erabiltzaileei testu soileko mezu laburrak, txio izenekoak, bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Mezuak bidaltzeko, SMSak, bat-bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo hainbat aplikazio (adibidez, Twitterrific) baliatzen dira. Twitterren erabiltzaileari txiolari deritzo. 
Twitterrek garrantzia edukiei ematen diete erabiltzaileei ordez, hots, erabiltzailearen datu gutxi bistaratzen dira.

4.Filtrodun burbuiak
Gaur egun, geure bilaketak pertsonalak dira, hots, pertsona bakoitzak bere bilaketa preferentziak ditu. Leno ez zen hori gertatzen, bilaketa guztiak berdinak ziren. Zenbait web orri bisitatzeko ohitura badugu, lehenik eta behin aukera horiek agertuko zaizkigu. Onen ondorioa aislatzea izan daiteke, horrela geure burua burbuja baten moduan egongo balitz bezala.

5. Espora

Dohako sare soziala zen, software librea zuena, iragarkirik gabekoa. Esan dezakegu honekin Facebook-en antzekoa zela. Hala ere, pribatutasunari dagokionez, dirudienez askoz ere askeagoa eta seguruagoa zen. Hala ere, sare sozial hau bertan bera gelditu zen bere jabea egun batean hilda agertu zenean.
6. RSS 

Arestian aipatu dudan Espora sare sozialarekin zerikusi handia zuen eta Aaron Swartz-ek sortua izan zen (15 urterekin). Hau ere hil egin zen, askok diotenez bere buruaz beste egin zuelarik.

7.Richard Stallman

Berak Software librea asmatu zuen. Besteak beste; Linux, Android... bere aburuz, Facebook geure etengabe begira dagoen zerbait da eta ez geure laguna.

8.Julian Assange

Bere iritziz, borroka politiko bat egin behar da. Borroka horretan, software librearen alde egin behar da apostu; ez hori bakarrik, hezkuntza kritiko bat aurrera eraman behar da, defentsa teknikoak irakasten dituenak. 

Berak esaten duenez, Google, Facebook eta Yahoo, Ipar Amerikako zerbitzu ezberdinetarako zelatan ari diren makinak dira.


AZKEN GOGOETA

Azken gogoeta honetan esan beharra dut, ni neu sare sozialen zalea naizela. Alde batetik, sare sozial batean izena ematean, bakoitzak bere profila sortzen du, bere nortasun birtuala jartzen du. Izen abizenak, (baina ez da komeni izen osoak edo benetakoak jartzea, ezizenak erabiltzea komeni da), gustuko musika, aisialdia,… eta argazki bat jartzen da aurkezpen nagusi bezala. Hau dena egitean bakoitzak bere web-orria du, eta web orri horretan, argazkiak igo, hitz egin, lagunak bisitatu eta abar egin daiteke.


Alde negatiboak hauek dira eta hemen ere orokorrean hitz egingo dugu. Etxe askotan eztabaida hau sortzen da: ordenagailuaren aurrean beraien umeak zenbat denbora egoten diren, zein punturaino den isolamendua edo obsesioa, galdu duten denbora probetxuzkoa den ala ez, zertan edo zein web orrian egon diren txateatzen edo ikusten. Zein pertsonekin egon diren txateatzen… 

Intimitaterako babespena arriskuan jarri dezaketen egoerak:

- Erabiltzailea erregistratzen den momentutik aurrera, perfileko pribatutasuna modu egokian ez konfiguratzea edo sarean ekintza hasten denetik informazio sentikorra argitaratzea.

- Erabiltzaileak sarean parte hartzen duen momentutik, argitaratutako informazioa, argazkiak, bideoak… gehiegizkoak izatea, norberaren edo gainontzekoen pribatutasunean eragitea.

- Sare sozialak baja emateko momentuan: erabiltzaile batek baja emateko eskakizun bat egin behar du, eta gero berak argitaraturiko edo beste profiletan agertutako datuak, informazio pertsonalak edo norberaren irudiak agertzen badira. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario