domingo, 10 de enero de 2016

IKT-EKIN LOTUTAKO PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONAK


Mundu digitalean aukitzen diren hainbat eta hainbat tresna aztertuz, jarduera bat diseinatu beharko dugu gai finko baten inguruan. Horretarako, zenbait testu irakurri beharko ditugu, "praktika onen" zentzua zein den ikasiko dugularik.

1.SARRERA

Praktika onen” terminoa oso zabala da eta bere definizioa foro ezberdinetan agertzen da. Honen lehen erabilpena empresarial eremuan hasi zen, non hobekuntza zehatz bat ematen zen kontextu zehatz bateko sistema batean.

Hori dela eta, “praktika onen” terminoa zenbait praktika argitaratzeko erabiltzen da. Praktika hauek, aldaketa positiboak eskaini behar dizkigu eta beste erakundeetara bidali daitezke. Gainera, erakunde  hauek ezagutza berriak sortzeko erabiliko dituzte.


Hezkuntzara egin duten saltoa beranduago egin da eta 80.hamarkadatik aurrera eman da, hezkuntz sistemak izan duen garapena dela eta sortu da. Gaur egungo sistema politikoen ezaugarriak, adibidez, gastu publikoaren kontrola, deszentralizazioa… dira. Hori dela eta, hezkuntz politikak gestioaren kontrola martxan jarri du.

Egoera berri honetan, ez da kasualitatea hitz edo termino berrien agerpena, bai kultura pedagogikoan eta baita edukatiboan ere. Kalitate honen bilakuntzak,  hezkuntza hobekuntzara bultzatu du; beraz, “praktika onen” kontzeptua kulturaren kalitatearen beste zati bat izango litzateke.

“Ona” hitzaren terminoa  praktika pedagogiko bat da. Gutxi gorabehera, mozorrotze funtzioa betetzen duela esan genezake. Azken finean, Komunitate Autonomo ezberdinetan, irakasle anitzek  izan dituzten esperientzietan oinarritzen dira arestian aipatu dugun hau definitzeko garaian.

2. ZER DA PRAKTIKA ON BAT? AUKERAKETARAKO EZAUGARRIAK
Lehenik eta behin praktika on bat zer den galdetu behar diogu gure buruari. Izan ere, erabilera ezberdinak izan ditzake eta ondoren aipatuko ditugu horiek.
    Erakundeen ald
  • Praktika on baten bidez, aurrerakuntza bultzatzeko gogoa pizten du.
  • Politika publikoa kontrolatzeko instrumentu bezala erabili daiteke.
  • aketak gestionatzeko instrumentua.
  • Praktika “onaren” terminoak, tranferigarritasuna ematen dio.
  • Zailtasunei aurre egiten die.

Epper eta Bates-en (2004) arabera, praktika onek ondorengo ezaugarriak dituzte:
  • Prozesuaren garapena hobetzen laguntzen du.
  • Berrikuntzara bideratzen du.

Esandakoaz gain, hiru alderdi izan behar ditugu kontuan: burutzen den testuingurua, hobekuntzak egon direla adierazten duten seinaleak eta testuinguru ezberdinetara tranferitzeko gaitasuna.

Praktika on batek neurgarriak diren aldaketak izan behar ditu, eta oso ondo definituak egon behar dira, beren helburuak argi jakinez.

Laburbilduz, praktika onak zuzenki deskribatuak egon behar dira beste testuinguruetara transferentzia errazagoa izan dadin.


3. BENCHMARKIN EDO PRAKTIKA ONAREN TRANSFERENTZIA

Kalitatearen gestioaren barruan, erakunde batek zenbait baliabide metodologiko baliatu behar ditu ahalik eta konpetenteen izateko. Horietako bat “Benchmarking” metodoa da, non beste erakunde batzuetako praktikak aintzat  hartzen dituzte ahalik eta konpetenteen izateko.

Metodo hau, hasiera batean,  industria arloko enpresak erabiltzen zuten, baino pixkanaka honen erabilera zabaltzen joan zen.

Praktika onak aurkitu eta egokitzeko metodo hau, hezkuntza arloan aplikatzerakoan garrantzi handiko estrategia da.

4. PRAKTIKA ONEN IDENTIFIKAPENA ESKOLETAKO IKT-EKIN LOTUTA: AUKERAK.
Praktika onak zehazteko indikatzaile batzuei jarraitzen zaie. Ikus ditzagun ba!

PROZESUAREN ERAKUSLEAK:

1-PERTINENTZIA: B.P-ak zentro batean detektatzen edo ikusten diren garapen arazoei erantzun bat bilatzen dio.

2-EFIZIENTZIA: Erabilitako baliabideak produktu zehatz bihurtu ziren. “ B.P”-ren garapena sustatzeko jokuan jartzen diren konpetentziak hau objektiboagoa izaten laguntzen du.

3-SORMENA/BERRIKUNTZA: Praktika berriak beste irizpide batzuekin osatzeak, errealitatea beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera ematen du. Begiratzen den angulu ezberdinak balore gehiago gehituko dio.

4- IKASKUNTZAREN SORTZAILEA: “B.P” batek esperientzia propioa aztertzeko bezain besteko potentzia izan behar du, praktika hobetzeko eta gauza berriak pixkanaka-pixkanaka ikasteko. BPP-aren hedapen hori bi tokitan ikus daiteke. Alde batetik barrualdean, non asebetetze sentsazioa izaten duten hau sortu dutenek, eta bestetik, kanpoaldean, bere transefentzia graduagatik.

5- LANKIDETZA KLIMA: B.P aren ezarpenak zein neurritan laguntzen duen euskarri sare (lankidetza)  baten sorkuntza. Lan estrukturak sistematizatzeko jasangarriak diren B.P-ei dagokie.



6-INTEGRATZAILEA: Honen diseinuak, hots, B.P-arenak, irizpide batzuen arabera egiten dira. Ondorioz, honen diseinuak, errealitatea modu ezberdinetara ikustea ahalbideratzen du.

7- IRAUNKORTASUNA: Hauen iraunkortasuna bermatzeko, erabaki ezberdinak planteatu behar dira, bai barruko politikan eta baita hezkuntz-politikan.

EMAITZEN ERAKUSLEAK:

1-ERAGINKORTASUNA: B.P-ak izan dituen ekarpenei deritze.  Politikan ezartzen diren arau ezberdinen bat-etortzeak eta bertatik ateratako jokabideak logikoak izatea.

2- ERABILERA: BPP-en esanahiaren balioa produktu zehatzetan antzeman daitek, izan ere, sortu dutenengan emozionalki eragina izango du.

3-B.P-aren AINTZATESPENA: Praktika barru eta kanpoaldetik arrakastatsua bihurtzen da hau burutu dutenek asebetetze sentsazioa dutenean. Gainera, B.P bat legitimatzeak, zentroen ezberdintasunak ezartzen ditu. Bere arrakasta propioak, B.P baten gestioa inplizitu egiten du.


4- TRANSFERIBILITATEA: BP-a beti egon daiteke beste testuinguruetara moldatua. Prozedura, ideia, produktu, politika… sortzen dira gainontzeko testuinguruetarako eraman daiteke.

5-”ONDO EGITEAREN” KULTURA SORTZEA: Gune bateko B.P-aren garapenak zentru ezberdinetan hobekuntzak egiten ditu. Bertako bizi baldintzak zentroak duen estrukturatekin ere, sarritan, zerikusia izaten dute.

5. ONDORIOAK

Arestian ikusi dugun moduan, “praktika onen” kontzeptua eta “ benchmarking”-a ez dira kontzeptu berriak. Hala ere, garrantzi handikoak izan dira, batez ere hezkuntza arloan. Gaur egun dituzten  arazo eta aukerei dagokienez,  zenbait prozesu martxan jartzea lortu du. Prozesu hauek, batez ere, erakundeenak izan ohi dira. Hori dela eta, kontzeptu hau sistema ona izan liteke esperimentazio, sistematizazio eta ebaluazio prozesuetan.



HASIERA

Duela hamarkada bat, IKT-etan adituak ziren hezkuntzaren arduradunek kezka bat azaltzen zuten. Hauek pentsatzen zuten ikasgeletan ezinbestekoak zirela IKT-ak egotea. Baina bazekiten baliabideak urriak zirela, bai ordenagailuen aldetik eta baita infraestrukturen aldetik ere.

Hala ere, eskertzekoa da hamarkada honetan Komunitate Autonomiko batzuk egin duten esfortzua ikasgeletan ordenagailuak egoteko. Administrazio hauek hainbat programa jarri dituzte martxan teknologien erabilpena eskolan sustatzeko, baina baita interneta sustatzeko ere. Guzti hau lortzeko denbora komunitate bakoitzaren gaitasun ekonomiko eta politikoetan dago. Azken bi edo hiru urtetan, ikas zentro gehienetan, ordenagailu kopurua handitu egin da eta baita interneterako sarbidea ere. Honekin batera, irakasleak gailu hauei buruz gehiago ikasteko kurtsoak gauzatu dituzte.

Honekin batera, hezkuntza eta zientzia ministerioak garatu zuen (eta garatzen jarraitzen du) IKT-ak eskoletan ipintzeko planak, honez gain, interneta jartzea ere plan hauen barruan dago.

Informe internazional baten arabera, gailu eta baliabide teknologikoen instalazioa handitu beharko litzateke estatuko eskoletan. Baina 2006an argitaratutako informeak IKT-ak espainiako eskoletan hobetuz joan zirela azaltzen du.

Honekin azaldu nahi dena da, arazoa ez dela baliabideak urriak direla, izan ere, eskolak ondo dotatuak daude gailu teknologikoekin. Arazoa honakoa da: arazo kurrikular eta psikoedukatiboa.

Azkenik, esan behar da, teknologiak ez dutela ezer erakusten bere horretan, hezkuntza helburuak behar dira eta burutzen dituzten jardueren bidez ikasten dute, hori bai, jarduerak ordenagailuen bidez eramaten dira aurrera.   




6. IKASGELAN ORDENAGAILUEKIN EGINDAKO PRAKTIKA ONEK ERREFERENTZIAZKO OINARRI EDUKATIBOAK BEHAR DITUZTE

Oso garrantzitsua da ordenagailuak eta teknologia ezberdinak erabiltzea ikasleekin baina, noski hau dena helburu batekin egitea ezinbestekoa da, hau da, kalitatezko pedagogia izan behar du.
Teknologiak aldatzen joan dira denborarekin, eta printzipio batzuk kontuan izan behar dituzte irakasleak teknologiak irakasten dituztenean, izan ere, ikasleek irakaskankuntza on bat garatzea teknologiei dagokienez ezinbestekoa da:

-Kontziente izan behar gara, ordenagailuak gelan erabiltzeak ez dakarrela irakaskuntzaren nahitaezko hobekuntza. Honek esan nahi du, ikasleek ez dutela gehiago ikasten teknologiekin lan egiteagatik,baizik eta, erabiltzen den metodologia izaten da eraginkorrena.
-Ikasleek euren jakintza bizi izandako egoerekin sortzen dituzte, horregatik, teknologiak ez dira oinarria ,baizik eta, jakintza hauen bitartekari bat.
-Teknologia informatikoa liburuekin alderatuz, informazioa manipulatu, banatu eta hau berreskuratzeko erraztasuna ematen digu.
-Bukatzeko, nabarmentzekoa da, teknologiek komunikatzeko ematen duten erraztasunari. Ikasle-irakasleen arteko harremana zuzena izatea da ,nahiz eta, geografikoki urrun egon.

7. “PRAKTIKA ONAK” TEKNOLOGIEKIN PLANIFIKATZEKO DEKALOGOA


Aurretik azaldutako printzipioetatik hainbat gomendapen atera ditzakegu:
-Oinarrizkoena ikasleek ikasiko dutena da eta ez teknologiak.
-Irakaslea kontziente izan behar du, teknologien erabilpenarekin ikasleek ez dutela gehigoa edo gutxiago ikasiko edo interes eta motibazio handiagoa izango duenik.
-Teknologiak erabiltzerakoan gelan, oso garrantzitsua da ikasleek hauekin bizitzen dutena, horregatik, hainbat ariketa egin behar dituzte ordenagailuaren laguntzarekin baina betiere, irakaskuntza bat atzetik egonda.
-Teknologiak irakasgai guztiekin landu behar dira ezaguera guztiak garatu ahal izateko, hauen laguntzaz.
-Teknologiak informatzeko nahiz komunikatzeko erabili daitezke.
-Teknologiak banaka eta taldeka lantzeko erabili behar dira.
-Teknologiak erabiltzerakoan oso garrantzitsua da zehaztea zeintzuk diren helburuak eta erabiltzen den konpetentzia kurrikularra.
-Informatika gela joaten garenean ezin dugu inprobisatu, ariketa guztiak zehaztuta izan behar ditugu eta bakoitzak zenbat denbora iraungo duten ere.
-Teknologiak erabiltzerakoan kontziente izan behar gara, gure irakaskuntzaren parte direla eta egingo ditugun ariketen helburuekin lotura izan behar dute.

8. ZEIN JARDUERA DIRA BALIOGARRI IKASKUNTZARAKO TEKNOLOGIAK ERABILITA?

Irakasle batek teknologia berriak bere gida dozentean aplikatzen baditu, erronka berri batzuk hartzen ari da. Aktibitate honek zentzu pedagogikoa hartzen du, ikastera bultzatuta dagoen hezkuntza sistemara bideratuta baitago. Proiektu edo aktibitate hau eredu hezitzaile baten baitan planifikatu beharko litzateke, ezaugarri hauek izanik:

  • Eskolako ikaskuntzaren helburuetako bat, ikasleei jaso duten informazioa eraiki eta esanahia ematen laguntzea da. Baita, konpetentziak garatzea, modu adimentsuan, kritikoan  eta etikoan erabiltzeko informazioa hori.
  • Garatu beharreko irakaskuntza metodologikoaren ezaugarri nagusietakoa hau da: testu liburu bakar bat egotea informazio iturri bezala baztertzea, hau da, hainbat iturri desberdinetan informazioa bilatzera bultzatu behar dira ikasleak.
  • Ordenagailuekin lan egitean, ikasleak tresna teknologikoen bitartez informazioa aurkitu, eztabaidatu eta ezagutza eraikitzera bidean egiten den prozesua litzateke.
  • ikaskuntza indibidual baten aurrean, erronka zera da: teknologia, ikaskideen artean lankidetza kooperatiboa sortzeko erabiltzea. Baita, geografikoki urrti dauden pertsonekin lantzeko.
  • Irakaslearen rola, teknologiekin egiten duten ikaskuntza prozesuan ikuskatzaile eta antolatzailearean izan behar da, eta ez, landutako informazioaren trasmisorea.

IKTak, beste material edo errekurtso dikdaktikoak bezala, askotariko ariketak garatzeko eta egiteko aukera ahalbidetzen du. Jarraian, ikasleek teknologiekin egin ditzazketen hainbat ariketa:

  • Helburu bakarrarekin, interneten informazioa bilatu, aukeratu eta aztertu.
  • Tresna teknologiko desberdinen erabilerarako konpetentzia eta gaitasunak eskuratu: software desberdinen erabilpena, sistema eragile baten kudeaketa, …
  • Ikaskuntzarako hainbat ariketa egin eta osatu:
    • Idatzizko testuak egin
    • Multimedia aurkezpenak garatu
    • Ariketa eta jokoei irtenbidea eman, on line
    • WWW  lan-proiektuak garatuko
    • Ikasgelan arbel digitalaren bidez proiektuak eta lanak publikoki azaldu
    • Interneteko errekurtso ezberdinak erabiliz, distantzia batera daudenekin komunikatzea eta elkarlanean lan egitea: foroak, wikiak, blogak, posta, …
    • Forma edo baliabide tekonologiko desberdinak erabiliz, adieraztea, ideia eta lanak partekatzea.

Zentzu honetan, egin dezakegun galdera klabea hau da: zein motatako jarduerak erabili behar ditu irakasle batek kalitatezko hezkuntza bat emateko printzipio psikopedagogikoetan oinarrituta? Galdera honen erantzuna, eskolako praktika pedagogikoetan ikus daiteke eta zera adierazten dute: bi motatako ariketak daudela, bakarka egiten diren ariketa sinpleetatik hasi eta konplexutasun eta iraupen gehiago duten ariketetaraino, talde lana bultzatzen duten proiektuak barnebilduz.

Hau honela, IKTetan planteatzen diren ariketak graduaren arabera sailka daitezke: konplexutasun edo sinpletasun intelektual eta pedagogikoari begira. Hartara, hiru motatako jarduerak bereizten dira IKTekin gelan garatu daitezkeenak:

  • Jarduera sinpleak, noiz behinka egiten direnak, beste ariketa batzuk osatzeko egiten direnak.
  • Denbora gehiago behar duten jarduera konplexuagoak, ikaslearengan konpetentzia eta gaitasun kognitibo desberdinak aktibatzea eskatzen dituztenak.
  • INguru birtualean garatzen diren jarduerak, adierazpenerako eta komunikazioarako gaitasuna eskatzen dutenak, baliabide teknologiko konplexuagoen bitartez.

9. AZKEN HAUSNARKETA

Egia da, ordenagailuekin burutzen diren jarduera guztiak ez direla baliagarriak ikuspuntu pedagogiko batetik begiratuta. Teknologiak berak bakarrik ez gaitu irakasle hobeak egiten. Honen adibide dira, arbel digitala, internet edo ordenagailuak erabiltzen dituzten irakasleak eredu tradizionalean jarraiki.

Lehenego pausua, baliabide teknologikoak ohikoak bilakatzea da eta eguneroko jarduerak hauekin egitea. Honek esan nahi du, irakasleak jarduera desberdinak sortu beharko dituela, eta ez ohiko materialari edo liburuari lotutako ariketak.

Paper kultura batetik, multimedia eta kultura digitalera ari gara aldatzen, horregatik, eskolak ezin dio bizkarra eman aldaketa aldi honi. Beraz, hemen datza gaur eguneko irakasleentzako erronka nagusia: nola bilakatu ikasleak baliabide teknologiko hauek erabiltzeko konpetente?
redes de ordenadores
Honetarako, ez du edozein jarduerak balio, jarduera berritzaileak diseinatu behar dituzte, lehen aipatutako printzipio eta irizpide pedagogikoetan oinarrituta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario