martes, 22 de septiembre de 2015

KONPETENTZIA DIGITALA: ZERTAN GARA KONPETENTEAK?


Gizartea asko aldatu da eta, gaur egun ere, kultura, komunikazio, gizarte, ekonomia eta lan-esparruak transformatzen ari den etengabeko berrikuntza teknologikoko prozesu batean murgilduta jarraitzen du. Ia mundu guztia bat dator: transformazio eta moldaketa garaia ez ezik, ziklo-aldaketa sakona da hau; “informazioaren gizartea”.

Informazioaren gizartea komunitatearen eguneroko gizarte, kultura eta ekonomia harremanetan informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) ezarri zirenean hasi zen. Zentzu zabalean, IKTek espazio eta denbora mugak ezabatzen dituzte, eta nonahiko komunikazioa errazten dute.

Horren arira, teknologia aurrera doan heinean, gizartea ere zenbait konpetentzia digital garatzen eta lantzen joan behar da.

Zer da konpetente digitala izatea?

Gizarte modernoak gaitasun berriak eskatzen ditu, beraz, hortik herrialde desberdinetako curriculum ofizialetan konpetentzia digitalaren presentzia derrigorrezkoa bezala ikustea. Eta, noski, gurea ez da salbuespena. Boris Mir-ek ematen duen konpetentzia digitalaren definizioa zera da:

"Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa da, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitalean eta tresna digitalekin, helburuetara eraginkortasunez heltzeko".


  1. Ikaskuntzaren dimentsioa: informazio ezagutzan bihurtu eta honen asimilazioarekin lotuta dago. Ikuspegi honen arabera ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke baliabide digitalekin ikasi eta ezagutza, produktu eta prozesu desberdinak sortzeko.
  2. Informazioaren dimentsioa: ingurune digitaletan informazioa lortu, ebaluatu eta erabiltzearekin erlazionatuta dago. Ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke formatu digitalean dagoen informazioa lortu, ebaluatu eta antolatzeko.
  3. Komunikazioaren dimentsioa: komunikazio interpertsonala eta sozialarekin lotutakoa. Gai izan beharko ginateke ingurune digitaletan komunikatu, erlazionatu eta elkarlanean aritzeko.
  4. Kultura digitalaren dimentsioa: ezagutzaren gizartearen praktika sozial eta kulturalekin, baita hiritartasun digitalarekin ere erlazionatuta dago. Horrela, modu arduratsu, seguru eta zibiko batean aritzeko gai izan beharko ginateke.
  5. Teknologiaren dimentsioa: alfabetizazio teknologikoa eta ingurune digitalen ezagutza eta kontrola. Ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke gailu eta lan-ingurune digitalak kudeatu eta erabiltzeko.
Argi izan behar da bai irakasle eta bai ikasleen konpetentziak bat etorri behar dutela; hau da, irakasleak garatzen dituen konpetentziak ikasleari transmititzen saiatu behar gara. Horrela konpetenteak izaten ikasiko dugu, hein batean "teknologiaren aro" honetara egokitzen jakin behar dugulako.

Hala ere, pertsona bat konpentente izateko denbora behar da. Konpetentziak pixkanaka-pixkanaka garatzen doaz eta konpetentziak garatzen diren bezala, geure jakintza ere zabaltzen joango gara. Horrela, 
Irakasle eta ikaslearen konpetentziak bat datoz, ikaslearengan ere garatu behar dira konpetentzia horiek.

Nik neuk nire eguneroko bizitzan konpetentzia digitalak dituen azpiatalak ez ditut guztiz betetzen, hau da, ez naiz guztiz konpetente sentitzen zenbait arlotan. Etengabe bai telefono eta bai beste zenbait aparatu erabiltzen ari gara eta aparatu hauek aldatzen doazen heinean, aplikazio berriak agertuko dira, gauzak asko aldatuko dira. Irakasle on bat guzti horietara egokitzen saiatu behar da, konpetentea izaten, baita konpetente digitala ere. Hala ere, ezin ahaztu teknologiak izan ditzakeen arriskuak: erlazio pertsonalen galtzea... etb ( blogean agertzen den aurreko sarreran ikus dezakezue).


No hay comentarios:

Publicar un comentario