1. SARRERA
Jakinekoa da www siglak oso famatuak izan direla, zibermundua klasikoki azaltzeko. Baina web 2.0k zibernautikoen elkarreragina ekarri du, eta honekin batera maila goren batera iristea.
Web 2.0ren deskribapen bat egiterakoan, honako hau planteatu dute: partze hartze kolektibo bat online sustatzen duen gailu multzoa. Baina oraindik erantzunik ez duen galderak sortzen ditu eta honakoak dira: Zergaitik dira hain ezagunak? Zergaitik sortzen du dependentzia? Galdera hauen erantzunak erabiltzaileak berak ditu.
Manchonen ustez (2003), erdi mailako erabiltzaile batek badaki informazioa jaso, aukeratu eta antolatzen bere gustuen arabera, bestalde, baliagarri diren edukiak sortzeko eta elkarbanatzeko gai ere bada. Dauzkagun aplikazioak erabilita, bideoak, argazkiak… bilatzeko gai izango da IKT ikasketa gutxi dituen pertsona bat ere. Guzti honen ondorioz, espazio birtualetan dagoen informazioa jasotzeko aukera izango du erabiltzaile orok, hori bai, honek berarekin dakartzan alde on eta txarrak kontuan izanda.
2. WEB 2.0REN HISTORIA LABURRA
DiNucci (1999). Web orri hau ez da soilik testu edo irudiak azaltzen diren pantaila bat izango, informazioa eta jakinduria elkarbanatzeko sistema bat baizik. Era berean, esan genezake 2005ean hasi zela sistema honen arrakasta, O´Really eta MediaLive enpresak web 2.0. lehen konferentzia eman zutenean. Battelle eta O´Reallyk plataforma izena jarri zioten sistema honi, bertan, erabiltzaileek bideo, irudi, etab. partekatzean, hezkuntza praktikoa aldatzen zegoela adierazi zuten.
2.0ko lehen konferentzian negozio modeloen garrantzi eta aukeraz eztabaidatu zen. Bertan, besteak beste Netscape eta Google-en ezberditasunez hitz egin zen.
Netscape, lehen bilatzaileak garatu zituen enpresa, eta bere produktu bereizgarriena Netscape Navigator dena, idazmahaiko aplikazio bat zen. Enpresaren estrategia merkatu propio bat sortzea izan zen, eta bere sofwarea sortu, aktualizatu eta erabiltzaileen artean banatzeko lana hartu zuen. O´Reillyk (2005) konferentzian aipatu zuenez enpresak produktu bat ez sortzeko erabakia hartu zuen, baizik eta datuak bilatzeko sareko produktu bat.
Bestalde, Enciclopedia Britannica Online eta Wikipediaren arteko ezberdintasuna ere egin daiteke, web 1.0 eta 2.0ren artekoa hain zuzen ere. Britannica mundialki ezagutzen diren erakundeen artean egina dagoen neurrian, Wikipedia elkarlan anonimoz osatua dago, eta batzuetan bere informazioaren egiazkotasuna zalantzagarria izan daiteke. Baina zenbait ikerketen ostean, oso portzentaia txikia dela esan dezakegu, eta orokorrean Wikipediaren alderdi positiboak aipagarriagoak lirateke.
Laburbilduz, web 2.0ren historia laburra, elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da.
- 1.0 nabigatzailea, informazioa bilatzeko gunea den bitartean, Web 2.0 parte hartzailea da, eredu berriak sortzen ditu.
- Web 1.0an editatzaile bat dago, aldiz, 2.0n norbera izan daiteke.
- Web 2.0 dinamikoa izan behar da, hots, jarraia. Gainera, 3 modu ezberdinetara elkarbanatu daiteke. Norbaiti laguntzeko balio dezake, zeharka erabiltzeko (sare sozialak adibidez) edota elkarbanatzeko.
3, WEB-AREN EZAUGARRIAK
Web 1.0 eta web 2.0ren ezberdintasuk ikusteko:
- Bisualizazioa: web 1.0n nabigatzaileta da garrantzitsuena, web 2.0an berriz RSS irakurgailua. Honen bitartez, informazioa bilatu eta hautatzeko aukera ematen digu, nabigatzailean berriz, erabiltzaileak bilatu, aukeratu eta norberak jo behar du iturri ezberdinetara.
- Editatzaileak: erabiltzaileak blogetan idatzi, argazkiak atera, bideoak grabatu eta horiek elkarbanatu, filtratu eta iruzkindu ditzake. Web 1.0n berriz, editatzaileak “webmasterrak” dira, web 2.0n norbera izan daitekeen bitartean.
- Arkitektura: erabiltzaile batek beste erabiltzaile bati eskaerak egiten dizkio, non eskaera horiek erantzuna duten.
- Protagonistak: Web 2.0an protagonistak erabiltzaile guztiak diren bitartean, web 1.0n informatika eta sareen ezagutza maila altua dutenak izango dira soilik erabiltzeko ahalmena izango dutenak.
- Egoera: web 1.0 estatikoa den bitartean, web 2.0 dinamikoa da.
- Edukiaren unitate minimoa: Web 1.0n gutxieneko unitatea web gunea zen eta administratzaile edo webmasterrak bakarrik zuen bertako egoera aldarazteko aukera. Aldiz, web 2.0n edukiaren unitate minimoa artikulua, post edota mezua da.
- Modua: edukia editatu eta argitaratzeko orduari dagokio modua. Web 2.0an idazteko modua idatzitakoa elkarbanatzea da, web 1.0an berriz idazkera arrunta. Elkarbanatuan edozeinek editutat, hobekuntzak egin zein zuzendu
dezake. Horren adibide argia Wikipedia Entziklopedia Askea dugu.
dezake. Horren adibide argia Wikipedia Entziklopedia Askea dugu.
4. WEB 2.0-REN FUNTZIONAMENDU TEKNIKOA
“Informazio des-estrukturatua”-ren kontzeptuak garrantzia du, non “nahastu” egiten den edukien aberastasunean lan egiten duten kodigo ezberdinekin. Hiru elementu tekniko biltzen ditu: software-areen zerbitzu-bezero harremana, edukien sindikazioa eta sareko protokoloak. Gainera, erabiltzen diren nabigatzaileak “plug-ins” egokiak izan beharko dituzte formato eta ezaugarri ezberdinetako formatuak jasan ahal izateko.
Gainera, web 2.0 erabiliz gauza ezberdinak sor daitezke, biltegiratze sistemak eta hauek berak zabaltzea, adibidez.
5. WEB 3.0-AREN BILA?
2010-2020 urteen bitartean sortuko dela uste dute jakitun askok, eta web orri “pertsonalizatu eta semantiko” bezala definintzen dute askok. Web 3.0k ondorengo ezaugarri hauek edukiko lituzke:
- Inteligentzia: internet orriak sailkatzeko, informazioa hobeto ulertzeko etiketak… edukiko lituzke.
- Soziabilitatea: komunitate sozialak konplexu eta esklusiboagoak egiten dira.
- Azkartasuna: internet sareko konexioa azkarragoa izango da, esaterako bideo ezberdinak ikusterako orduan.
- Irekia: Softwarea librea izango da.
- Nonahikotasuna: beste hainbat aparatu teknologikorekin konektatzeko aukera izango luke.
- (...)
6. ONDORIOAK
“Kritikoak” direnak pentsatzen dute, web 2.0-ak ez duela Internet-en bertsio berririk eskeintzen. Honek egin duena, beraien aburuz, web 1.0-a hobetzea izan da. (Carr, 2005 ).
Beste batzuen aburuz, ez dago web 2.0-ren definizio zehatza dakien inor. Ez da erraza definitzea ea blogak diren edota wikiak, edota pertsonen arteko komunikazioa bakarrik den. (Berners-Lee, 2006).
Keen (2006) kritikoak dioenez, berriz, web 2.0-ak narzisismo digitala eta amateurismoa sortu zuela esan zuen non edozeinek eta edozein lekutan iritzi ezberdinak konpartitu eta sor ditzakeen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario