martes, 6 de octubre de 2015

GEOLOKALIZAZIOA


Gaurkoan geolokalizazio gaia hartuaz, honi buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu. Ondorengo sarrera honetan, gehienok ezaguna dugun Google Maps-i buruz hitz egingo dizuet.

Lan hau taldean egin behar genuenez, nire blogean nik eginiko zatia izango duzue eskuragai, hau da, ezaugarriei dagokiona, baina aurrerago nire taldekideek eginikoa ikusteko link-ak ere jarriko ditut.

Zuen gustukoa izango dela espero dut!

EZAUGARRIAK 


Google Maps Google Local-en parte den (2005eko urriaren 6tik) doaneko zerbitzu bat da, non,  web bidezko mapen zerbitzua eskaintzen duen.
Mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu.
Google Earth web orriaren antzekoa da, azken honen bidez munduko kartodrafia ikus dezakegu satelitetik ateratako argazkien bidez.
Aplikazio honen ezaugarri nagusiak ondorengo hauek dira:
-       Oinarrizkoak: mapa hobeto ikusteko gerturatu edo urruntzeko aukera eskaintzen du. Mugimendu ezberdinen bidez (zoomarekin zein saguarekin) nahi dugun kokalekura mugitu dezakegu. Bestalde helbide zehatz bat jarriaz ere leku konkretu bat aurki dezakegu.
Gainera, zerbitzu ezberdinak (hotelak, jatetxeak, negozioak…) eskaintzen dituzten tokiak bila daitezke “Pizzas in Paris” edo antzeko esaldiak ipinita.
Bestalde, GPS funtzioa ere betetzen du, eta gaur egungo smarthphonetan zerbitzu hori eskuragarri dugu. Hau da, helmugara iristeko jarraitu beharreko pauso zerrenda, beharrezko denbora eta ibilitako distantzia bistaratzen dizkio erabiltzaileari.
Link to this page loturak latitudea eta longitudea gordetzen duen URL kate luzea txertatzen du. Datu hauek Nasa World Winden edo TerraServer-USAen sartzeko erabil daitezke, non kasu batzuetan resoluzio handiagoko irudiak izaten dituzten.
-       Aurreratuak: Google-k esperimentu gisa Google Maps-en oinarritutako Ride Finder deituriko tresna kaleratu zuen. Tresna hau GPS-a erabiliz taxi eta limusinen bilaketa konstantean oinarritzen da. Hau garapen prozesu batean dago San Francisco eta Chicago hirietan.
-       Satelite bidezko irudiak: 2005eko apirilean, satelitetik ikusten zenaren bista alternatibo bat sortzen da. Google Maps errealitate bihurtu duen pertsona QuickBird da.
-       Ikuspegi askotarikoak: Google-ek Google Maps-en ikuspegi dual bat argitaratzen du. Ikuspegi honek satelite bidezkoa, mapa ilustratuekin eta egiazko munduko kaleen izenekin konbinatzen ditu. Honek, bi puntuen arteko ibilbidea errazagoa aurkitzea ahalbidetzen ditu.
Kokapenaren arabera GoogleMaps gehienez bost aukera desberdin eskaintzen ditu. Aukera hauek maparen goiko eskuineko hertzean azaltzen dira.
     1.   Street View – (AEB) Aukera honen bitartez kaleen 360º irudi errealak ikus daitezke, kaleetatik mugituz.
      2.   Traffic - (AEB) “Map” bezalako ikuspegia da baina kasu honetan bertako trafikoari buruzko informazioa agertzen da denbora errealean.
      3.   Map – Ikuspegi honen bidez mundua ikusten da mapa tradizional bat bezala.                        4.   Satellite – Kasu honetan mundua satelite-irudien bidez ikusten da.
                          5.   Hybrid – Map eta Satellite bistak batzen dituen bista da.

Lanaren beste zatiak ikusteko bertan dituzue nire taldekideen blogetako sarrerak:

-Sarrera 

-Zer da geolokalizazioa eta georreferentziazioa? Zertarako? 


-Merkatuan dauden aplikazioak

-Zergatik aukeratu dugu? nola erabili?


-Google Maps-en erabilera 


No hay comentarios:

Publicar un comentario